Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Belauntza
2008ko irailak 5, Ostirala

2006-03-24 | 13:22:58

Politika

Udaleko idazkietatik 'Euskal Presoak Euskal Herrira' ikurra kendu izana salatu du Belauntzako Sustraiak plataformak

Udalbatzetan eztabaidatu gabe eta inorekin kontsultatu gabe baliogabetu duela Udalak adierazi du

Ibarrako ikastolak eta haurtzaindegiak bailarako haurrentzako doan jarritako autobus zerbitzuaren gastuetarako Udalari eskatu zaion diru-laguntzari uko egin izana ere salatzen du Sustraiak plataformak

Belauntzako Sustraiak Herri Plataformak herriko alkatetzak Udaleko idazki guztietatik ’Euskal Presoak Euskal Herrira’ ikurra kendu duela salatu du. Plataformaren esanetan, "udalbatzak bere garaian hartutako erabakia inongo Udalbatzetan tratatu gabe eta inorekin kontsultatu gabe baliogabetu da". "Lehen, udaletxeko balkoitik banderola desagerrarazi zuten, eta orain, berriz, neurri honekin beste urrats bat eman dute presoen eskubide eta bizi baldintzen kontra", adierazi dute.

Halaber, Ibarrako ikastolak eta haurtzaindegiak bailarako haurrentzako doan jarritako autobus zerbitzuaren gastuetarako Udalari eskatu zaion diru-laguntzari uko egin izana ere salatzen du Sustraiak plataformak. "Ulertezina egiten zaigu Leaburu-Txarama bezalako Udal batek, berez ’existitzen’ ez dena, dirua izatea horretarako eta Belauntza bezalakoak ez izatea", adierazi dute plataformako kideek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.