Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Belauntza
2008ko irailak 5, Ostirala

2006-03-21 | 14:29:07

Gizartea

Aranalderi, esker onez

«Merezitako omenaldia» egin diote belauntzarrek zazpi urtez herriko apaiza izandako Joxe Mari Aranalde zenari, San Jose ermitan

Tomas Ugartemendia eskultore leaburuarrak egin du Aranalderen omenezko oroitarria, San Jose ermitan jarri dutena. Bertsoak ere irakur daitezke harrian: Lehen gertuago izanagatik / zure hitz eta berriak / beti gogoan izango ditu / maite zaituen herriak

Zazpi urtez herriko apaiza izandakoari «eskerrak» eman dizkiote belauntzarrek. Jende asko eta asko elkartu zen Joxe Mari Aranalde zenari «merezitako omenaldia» egiteko, hark hain gustuko zuen San Jose ermitaren inguruan, San Jose egunean bertan.
Ermitan ospatutako mezarekin ekin zieten ekitaldiei herritarrek. Ondoren, eguerdi partean, Aranalderen omenezko oroitarria begi bistan jarri zuten, ermitaren barrualdean. Tomas Ugartemendia eskultore leaburuarrak egindako lana da plaka. Jaiotze eta heriotza datez gain, San Jose ermitaren eraikitze eta eraberritze datak ere ageri dira bertan, eraikina berritzeko lan handia egin baitzuen Aranaldek. Bertsoak ere irakur daitezke harrian: Lehen gertuago izanagatik / zure hitz eta berriak / beti gogoan izango ditu / maite zaituen herriak.
Herriko dantzarien eta txistularien saioaz gozatu ahal izan zuten belauntzarrek oroitarriaren inaugurazioan. Aranalderen sendiak ere parte hartu zuen ekitaldian; anaia Luisek, besteak beste, organoa jo zuen mezan, eta ilobak txistu doinua jarri zien dantzarien saioari.
Edurne Arbelegi Belauntzako alkatearen esanetan, «oso ondo joan zen omenaldia, eta San Jose ermita erruz bete zen. Belauntzarrok Aranaldek herriaren alde egindako lan guztia eskertu nahi izan dugu omenaldi xume honekin».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Aranalderi, esker onez

Dantzariek saioa eskaini zuten mezaren ostean

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.