Edukira joan

Tolosaldeko Hitza

Belauntza
2008ko irailak 5, Ostirala

2004-09-16 | 13:15:58

UDALA

Sustraiak taldea gaurko udalbatzar Berezian aurkeztutako mozioaren aurka agertu da

Mozioa "aldez aurretik hitzartua" dagoela salatu du Sustraiak taldeak Gaztetxean eman duen prentsaurrekoan

Belauntzako Sustraiak taldeak Edurne Arbelegi alkateak 19:00etarako deitu duen udalbatzar berezian aurkeztuko den mozioaren aurka egoteko arrazoien berri eman du Gaztetxean emandako prentsaurrekoan. Gaurko udalbatzarreko mozioan azken aldian gertatutako "jazoera arbuiagarrien arduraduntzat" jotzen dira Sustraiak taldeko kideak. Horrekin batera, "jazoera horien ondorioz kaltetuak suertatu direnei babes juridikoa, ekonomikoa eta soziala" eskaintzea ere aipatzen da. Horren aurrean, "borreroa biktima" bihurtzen dutela adierazi dute Sustraiak herri plataformako kideek. "EA, Erroizpe eta EAJ taldeek gaur proposatuko den mozioa aldez aurretik hitzartua dutela gaineratu dute plataformako kideek.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Sustraiak taldea gaurko udalbatzar Berezian aurkeztutako mozioaren aurka agertu da

Sustraiak herri plataformako kideak, prentsaurrekoan.

© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.