
2008-06-17 | 12:06:16
Hondeamakina bat kiskali da Belauntzan
Bart gertatu da sutea
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, gauerdi inguruan deitu du norbaitek Ertzaintzara sutearen berri emanez. Hondeamakina guztiz hondatuta geratu da, eta ondoan aparkatuta zegoen kamioi batek ere kalteak jasan ditu.
2008-05-13 | 13:17:40
Kartzela zigorra eskatu dute Belauntzako zinegotzi ohi batentzat UEMAren bilera batera joateagatik
Sustraiak taldeko zinegotzi izan zen 2003ko hauteskundeak irabazi ondoren
2006-03-24 | 13:22:58
Udalbatzetan eztabaidatu gabe eta inorekin kontsultatu gabe baliogabetu duela Udalak adierazi du
Ibarrako ikastolak eta haurtzaindegiak bailarako haurrentzako doan jarritako autobus zerbitzuaren gastuetarako Udalari eskatu zaion diru-laguntzari uko egin izana ere salatzen du Sustraiak plataformak
2006-03-21 | 14:29:07
«Merezitako omenaldia» egin diote belauntzarrek zazpi urtez herriko apaiza izandako Joxe Mari Aranalde zenari, San Jose ermitan
Tomas Ugartemendia eskultore leaburuarrak egin du Aranalderen omenezko oroitarria, San Jose ermitan jarri dutena. Bertsoak ere irakur daitezke harrian: Lehen gertuago izanagatik / zure hitz eta berriak / beti gogoan izango ditu / maite zaituen herriak
2004-09-16 | 13:15:58
Sustraiak taldea gaurko udalbatzar Berezian aurkeztutako mozioaren aurka agertu da
Mozioa "aldez aurretik hitzartua" dagoela salatu du Sustraiak taldeak Gaztetxean eman duen prentsaurrekoan
Belauntzako Sustraiak taldeak Edurne Arbelegi alkateak 19:00etarako deitu duen udalbatzar berezian aurkeztuko den mozioaren aurka egoteko arrazoien berri eman du Gaztetxean emandako prentsaurrekoan. Gaurko udalbatzarreko mozioan azken aldian gertatutako "jazoera arbuiagarrien arduraduntzat" jotzen dira Sustraiak taldeko kideak. Horrekin batera, "jazoera horien ondorioz kaltetuak suertatu direnei babes juridikoa, ekonomikoa eta soziala" eskaintzea ere aipatzen da. Horren aurrean, "borreroa biktima" bihurtzen dutela adierazi dute Sustraiak herri plataformako kideek. "EA, Erroizpe eta EAJ taldeek gaur proposatuko den mozioa aldez aurretik hitzartua dutela gaineratu dute plataformako kideek.
2004-04-23 | 11:52:13
Egur taila erakusketa ikusgai astelehena bitarte
Zuriñe Gredillaren egur taila erakusketa aurkitzen da Kultur Etxean ikusgai astelehena bitarte; haritzaz, pagoaz eta gaztainondoaz egindako lanak dira gehienak; baina badaude bestelako materialak ere: kristala, harria... Gaur eta astelehenean 17:30etik 20:00etara eta bihar eta etzi 12:00etatik 14:00etara egongo da irekita erakusketa.
Jaiak
Afaria, Hesian eta Jo ta hanka taldeak
ELDUAIN, - 2008-09-05
Erakusketak
argazki erakusketa
HERNIALDE, Hernialdeko ostatuan - 2008-08-30
© Tolosa Herria Hedabideak S.L. - Araba etorbidea 5, atzea 20400 - TOLOSA - Tel.: 943 65 56 95
Faxa: 943 65 00 18 - E-posta: tolosaldean@tolosaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Tolosa Herria Hedabideak S.L.ko kideak: Galtzaundi Euskara Taldea
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Tolosaldeko Berriak Kultur Elkartea: 77 gizarte eragile.